jueves, 16 de febrero de 2017

Emakume Zientzialariak

Gaur arratsaldean, emakume zientzialariei buruzko informazioa bilatzen egon gara. gure ikasleek bi emakume aukeratu dituzte: FELISA MARTIN eta HEDY LAMARR. Hemen utziko dizuet ikasleek bilatutako informazioa.


FELISA MARTIN  

Felisa Martin Bravo donostiarra izan zen; Fisikan doktore izatea lortu zuen lehen emakumea Espainian, 1926an. 
Institutu batean irakasle bezala hasi zen, zientzia arloan. 24 urterekin lizentziatua izanda, X izpiekin kristalen egitura ikertzen hasi zen Julio Palacios fisikariaren ikerlari-taldean. Espainiako kristalografiaren historian argitaratutako lehen ekarpen zientifikoa berea izan zen ere.

HEDY LAMARR


16 urterekin ingeniaritza ikasten hasi zen, baina hiru urte geroago, 1933an, antzerki munduan sartu zen.
Hedy Lamarrek komunikazio sistema sekretua diseinatu eta patentatu zuen George Antheil konpositorearen laguntzaz.
Lehen aldiz 1962an erabili zen Lamarren sistema 1933an, antzerki munduan sartu zen. Eta teknologia digitala hedatu ahala, frekuentzien kommutazioak Wi-Fi datu komunikazioa ezartzea ahalbidetu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario